


nº 34 - Población extranjera en la CAPV 2010Europako Batzordeak Frantziaren politika kritikatu du, eta kanporatutako ijitoen inguruko informazio gehiago eskatu dio. Batzordea ikertzen ari da paperik gabeko etorkinak kanporatzean EB Europako Batasuneko herritarren immigrazio askerako eskubidea eta Oinarrizko Eskubideen Gutuna errespetatzen duen edo ez. Batzordeak duen susmoetako bat da ijitoak taldean kanporatzen ari direla, kasu bakoitza banaka aztertu beharrean legeak dioen bezala. Baina Frantziako Europako Ministro Pierre Lellouchek jakinarazi du Frantziak etorkinak kanporatzean ez duela legea urratu.